2017(e)ko apirilaren 8(a), larunbata


16 URTE



Gure bizitzan behin 16 urte ditugu. 16 urte izanda nerabea zara, esan ahal da zure bizitzak pixka bat aldatzen da, helduagoak eta egonkorragoak zara. Zentzu guztietan aldatzen da; ikasketak, familien eta lagunen harremanak, maitasun erlazioak maitasun-eza... Zure bizitza beste ikuspuntu batetik hasten zara ikusten eta independentea izaten, hor da benetan gustatzen zaizunetik gidatzen hasten zarenean, eta konturatzen zara dena ez dela arrosa koloreaz txikitatik pentsatzen den bezala. Izan ere oraindik ez gara helduak , adin honekin pila gauza geratzen dira bizitzeko eta aprobetxatu beharko dugu.


15 eta 16 urteen arteko nerabezaroa, zaila da arrazoi desberdinengatik. Ez duzu gazte baten formakuntza osoa eta akats asko egiten dituzu; ikasteko eta aurrera jarraitzeko balio dutenak . Hori alde batera utzita,  zure bizitza guztirako markatzen duen etapa bat da, eta esperientzia mordo bizitzen dituzu denboran zehar.


Nerabe baten atal garrantzitsuenetarikoa erlazioak dira. Zure familiarekin duzun erlazioa askoz hobeagoa da, eta jende berria ezagutzen hasten zara, lagun berriak… Orduan, maitasun erlazioak sortzen dira, erakartzen edo gustatzen zaizkizun pertsonak topatzen dituzu. Haiekin laguntasuna baino gehiago den harremana hasten duzu. Gazte baten hormonak errusiar mendi bat bezala dira, igoerak eta jaitsierak. Sentimendu gehiago eratzen dira eta zure pentsamenduak guztiz aldatzen dira.


Gauza horiek alde batera uzten, ikasketak garrantzitsuak dira etorkizuenean aukeratu duzun lana edukitzeko. Ikasketen jardunaldia zaila da azterketa asko daudelako, momentu guztietan erabakiak hartzen dituzulako, kontzentratuta egon eta batez ere, pausoz pausoz formakuntza ona izan burua jauzi gabe. Zailtasun ugari izan arren, beharrezkoa da gazteen bizitzan.


Amaitzeko, garrantzitsua da oinak lurrean izatea eta jakitea momentu bakoitzean zer aukeratzen eta erabakitzen duzun. Baina garrantzitsua da ere bizitza bizitzea eta aprobetxatzea, 16 urte edukitzea oso polita, berezia eta espeziala da, zure bizitzan zehar izandako oztopoaz gain. Laburtzen, garai hori ahaztezina da eta guztiok  gogoz bizitzen dugu .

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina