Barria Eco school
Pasadan astean 23-27ra B eta C klaseak, Barrian Eco
school egon gara; San Viatorren 1ESO eta 2ESO, urtero barnetegi batera joaten gara, kasu honetan Barria Eco school. Barrian,
monitore oso jator batzuekin egon gara: Ander, Berta, Oli, Ana g, Ana c eta
James.
Ekintza asko egin ditugu, batzuk dibertigarriak eta beste
batzuk gutxiago. Goizean dantzatzen genuen, eta gero tailerrak ingelesean
egiten genituen. Taldeak egiten genituen, eta jolastera; Antzerki tailerrak,
birziklatzeko jokoak, lurreko jokoak egon ziren. Jolas batzuk, adibidez kirolak, kanpoan egiten genituen, baina gaueko jolasak barruan
tenperaturagatik. Beste egun batean elektrizitate hizketa bat entzun genuen eta
ere uraza bat landatu genuen Mariarekin, gasteizko neska bat.
Niri gehien gustatu zitzaidan; gaueko txantxa jolasak, antzerki
tailerrak, lagunekin eta monitoreekin barre egitea, haiekin ingelesa hitz
egitea eta goizeko dantzak. Gutxien gustatu zitzaidan; asko marraztea eta
gauean kanpora ez irtetea
tenperaturagatik.
Bikain pasatu nuen. Barrian ingeles gehiago ikasi dut eta
ingelesean hobeto hitz egiten, egunero monitoreekin praktikatzen genuelako.
Bikain María!
ErantzunEzabatu