2015(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

barria eco school

                                              Barria Eco school

 Pasadan astean 23-27ra B eta C klaseak, Barrian Eco school egon gara; San Viatorren  1ESO eta 2ESO, urtero barnetegi batera joaten  gara, kasu honetan Barria Eco school.  Barrian, monitore oso jator batzuekin egon gara: Ander, Berta, Oli, Ana g, Ana c eta James.

 Ekintza asko egin ditugu, batzuk dibertigarriak eta beste batzuk gutxiago. Goizean dantzatzen  genuen, eta gero tailerrak ingelesean egiten genituen. Taldeak egiten genituen, eta jolastera;  Antzerki tailerrak, birziklatzeko jokoak, lurreko jokoak egon ziren. Jolas batzuk, adibidez  kirolak, kanpoan egiten genituen, baina gaueko jolasak barruan tenperaturagatik. Beste egun  batean elektrizitate hizketa bat entzun genuen eta ere uraza bat landatu genuen Mariarekin,  gasteizko neska bat.

 Niri gehien gustatu zitzaidan; gaueko txantxa jolasak, antzerki tailerrak, lagunekin eta  monitoreekin barre egitea, haiekin ingelesa hitz egitea eta goizeko dantzak. Gutxien gustatu  zitzaidan; asko marraztea eta gauean  kanpora ez irtetea tenperaturagatik.

 Bikain pasatu nuen. Barrian ingeles gehiago ikasi dut eta ingelesean hobeto hitz egiten,  egunero monitoreekin praktikatzen genuelako.


1 iruzkin: